Talde bikaina

Bideratu S.L. elikagaigintzarako trebakuntza zentroak, 1999 urtean hasi zuen bere ibilbidea lanbide-trebakuntzan, sektore honetan esperientzia zabala lortu duelarik. Bere gerente Santiago García Val-en arduratik abiatu zen zentroa, sektorearen behar berriei erantzun egokia emateko. Izan ere, azken urteotan sektorean aldaketa handiak izan dira eta geroz eta profesional prestatuagoak eskatzen dituzte

Hasiera batean, Bideratu-ren jarduera haragi-sektoreko prestakuntzan zentratu zen, baina lan-merkatuaren eskakizunak kontuan hartuta, eskaintza zabaldu du pixkanaka, eta gaur egun prestakuntza eskaintzen du Arrandegi arloan, Merkataritzan, Biltegi arloan eta Garbiketan.

Diziplina anitzeko taldea dugu, eta zenbait sektoretan esperientzia profesional zein irakaskuntza-esperientzia handiko profesionalak ditugu, hala nola Elikagai Industrian, Merkataritzan, Banaketan, Kalitatean, Prebentzio eta Ingurumenean, Lan Orientazioan eta Giza Baliabideetan eta abarrean.

Centro homologado por: